Jon Cazenave

Jon Cazenave (País Vasco – España, 1978). Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad de Deusto en 2001.

Se aproxima a la fotografía desde una perspectiva antropológica de carácter íntimo para después desarrollar un lenguaje que incorpora signos y símbolos ancestrales a la creación contemporánea. Su trabajo se ha exhibido en instituciones públicas y privadas como Sala Canal de Isabel II (España), Guangdong Museum of Art (China), Museum Belvédère (Holanda), Fotomuseum Antwerp (Bélgica) o CaixaForum (España). Ha participado en numerosos festivales internacionales, entre los que destacan: Les Rencontres de la Photographie d´Arles (Francia), Noorderlicht (Holanda), Photoespaña (España) o Tokyo International Photography Festival (Japón).

www.joncazenave.com


UR AITZ erakusketaren jatorria AMA LUR deituriko aurreko proiektuan dago, zeinean lurraren esperientzia estetikoari (lan oso honen gaia orobat) ikuspegi bikoitz batetik heltzen baitzaio. Alde batetik, matrizialaren ikuspegitik, lurra ama lurtzat hartuta (matriatzat), eta, beste aldetik, haren adiera materialagoaren ikuspegitik.

Gizakiaren etorkia, bai eta arte sorkuntzaren jatorria ere, orobat bere baitan izaera bikoitz hori biltzen duen estetika baten bidez irudikatzen dira artistaren lanean, bi gauza hauek elkartuz: natura elementuen indar sortzailea eta hari galde egiten dion eta gainjartzen zaion giza hizkuntzaren hedatzea.

Cazenaveren lanak deuseztatu egiten du gizakia/natura gezurrezko dikotomia, bataren formak bestearengan ezagutaraziz. Argazkien eta harrien esku-hartzearen bidez, baita zianotipien bidez ere, Cazenavek pintura-keinua eta argazkigintzaren lengoaia bateratzen ditu, sentituriko eta, aldi berean, irudikatutako errealitatea atzemanez.. Barrukoa eta kanpokoa, iragana eta oraina, uki daitekeena eta ukiezina, hauskortasuna eta sendotasuna, neurgarria eta mugagabea, bildu egiten dira UR AITZen, naturaren ahalmena sentiaraztea lortzen duen lengoaia bati esker.

This site is protected by WP-CopyRightPro