Living the Light: Robby Müller ___

Robby Müller fotografia-zuzendariak belaunaldi bat baino gehiago inspiratu ditu bere kamera-lanarekin.

Wim Wenders-en Paris Texas eta Lars von Trier-en Breaking the Waves filmak haren begiradaren adibide bi baino ez dira.

Claire Pijman zuzendariak haren artxibo pertsonalean sartzea lortu zuen, eta lehenago inoiz ikusi gabeko materialaren bidez haren lanari buruz hausnartzen duen film bat sortu du.

  • Urtea: 2018
  • Denbora:86 min
  • Zuzendaria: M. Claire Pijman
  • JAB

Don't blink: Robert Frank ___

Robert Frank munduko argazkigile ospetsuenetako bat da, baina argazkigintzaren mundua ez ezik, zinema independentea ere irauli egin zuen.

Haren erretratuek eta eguneroko bizitzaren bat-bateko argazkiek momentu oso desberdinak harrapatu zituzten: Londresko bankariak, Eskoziako meatzariak, Beat belaunaldia edo Rolling Stones bezalako rock izarrak.

Robert Frank kameraren aurrean irekitzen da Laura Israel bere lankide, editore eta adiskidearekin, eta bere bizitza eta lanaren atzerabegirako bat egiten du, konfiantzaz eta autokritikaz.

Dokumentalak artista bat ekintzan erakusten du, aro baten lekuko bat, Jack Kerouac eta Allen Ginsberg gogorarazten dituena, zeinekin filmak egin baitzituen Beat belaunaldiaren eraginez. Robert Frank, jenioa, anarkista, bizitzak aurrean jartzen zion edozein egoeratan.

  • Urtea: 2015
  • Denbora: 82 min
  • Zuzendaria: Laura Israel
  • JAB