Open Call ___

DEIALDIAREN OINARRIAK

Zertan datza Viphoto Fest-en deialdia?

Deialdi horretan aukeratua izan bazara, zure lana argazkigintzako zenbait adituk ikusiko dute jaialdia hasten den asteburuan (azaroaren 29a, 30a eta abenduaren 1a). Eta, horren ondorioz, aukera izango duzu Viphoto Fest sari bietako bat irabazteko: erakusketa bat egitea 2020an Amarica aretoan edo Montehermoso kulturagunean.

Norentzako da?

Deialdia argazkilari eta artista bisualentzako da, banaka nahiz taldeka aurkezten direlarik, nazionalitate espainiarra izan edo Espainian bizi badira. Espainia mailako 10 autore eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 5 aukeratuko dira.

Antolatzaileek eskatu ahal izango dituzte bertan bizi direla egiaztatzen duten agiriak.

Viphoto Fest deialdian argazkigintzako edozein gai, teknika eta diziplina onartzen da (erreportajea, egunkari intimoa, bidaia koadernoa, paisaia, erretratua, argazki artistikoa, collage fotografikoa, etab.).

Egutegia

  • 2019ko irailaren 2a: Deialdiaren irekiera.
  • Urriaren 2a, gauerdian: Deialdiaren itxiera.
  • Urriaren 15a: Aukeratutako lanak argitaratzea.
  • Azaroaren 30a eta abenduaren 1a: Porfolioak ikustea.
  • 2019ko abenduko lehenengo astea: Viphoto Fest produkzio sari bien irabazleak nortzuk diren jakinaraztea.

Epaimahaia

Aukeraketa batzorde batek hautatuko ditu Viphoto Fest 2019 deialdian parte hartuko duten 15 lanak. Barneko aukeraketa batzordea izango da, eta arte eta argazkigintza arloarekin lotura duten 4 profesionalek osatuko dute

Produkzio eta erakusketa sariak emango dituen epaimahaia aditu talde batek osatua egongo da, eta haiek azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean lanak ikusteko ardura izango dute, ondoren horien gainean erabakitzeko.

Sariak

  • Viphoto Fest-Sala Amárica produkzio saria (5.000 euro, zergak barne) kategoria absolutuko irabazleari emango zaio, paper zorroak berrikusi eta eztabaidatu ondoren. Viphoto Fest 2020 egiten den bitartean Amárica aretoan erakusketa bat produzitzean datza.
  • Viphoto Fest-C.C. Montehermoso produkzio saria (3.000 euro, zergak barne) Euskal Herrian bizi diren artisten kategoriako irabazleari emango zaio, paper zorroak berrikusi eta eztabaidatu ondoren. 2020an zehar Montehermoso kulturagunean erakusketa berri bat produzitzean datza

Nola aurkeztu?

Pdf dokumentu bakar bat bidali (15 MGkoa gehienez), ondoko informazio hau daukana:

  • Biografia edo CV,, 1.500 karakterekoa gehienez.
  • Aurkeztuko den proiektuaren izenburua eta deskribapena (1.500 karaktere gehienez).
  • Proiektuaren irudiak, (15 - 20 irudi).
  • Egilearen gaineko informazioa (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta web orria)..
    * Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek osotoro onartzea.