Patricia Bofill ___

Patricia Bofill
Erakusketa “Interval”

Interval osatzen duten irudien abiapuntua proiektu bat da. Proiektu hori sortu eta garatu da bilaketa pertsonaleko prozesu baten parez pare; prozesu hori bidaia bat da, zeinean begirada barnera begira jarri eta barrura sartzen baita, gutxi ibilitako lurraldeetara, pentsamendutik eta emozioetatik harago dauden kontzientzia egoeretara, maila sakonagoan, adierazezinaren presentzia sumatzen dugun toki horretan. Bidaia horrek, era berean, aurrez aurre jartzen nau izaera anbiguoko argazkigintza opakuarekin, zeinak erreala denarekin duen harremana ahul agertzen baita, ezegonkor; eta mundu batekin, irudiaren munduarekin, esanahi irekiko eta ziurtasun bisualik gabekoarekin.

Interval lanaren helburua da munduaren zarataren atzean dagoen isiltasunarekin sintonizatzea. Forma guztien aldakortasun etengabearen, iraunezintasunaren, iragankortasunaren ideian sakontzen du, eta mundu fisikoaren itxurazko sendotasun eta egonkortasunaren aurrez aurre jartzen gaitu. Haren irudiek erreferentzia egiten diote organikoa denari, osotasun banaezin horri —hots, Unibertsoari—, non dena elkarrekin lotuta baitago, eta ezer ere ez isolatuta. Organikoa, gauza bateratutzat, jatorrizkotzat, ziklikotzat, hasierakotzat hartuta.

  • Inaugurazioa: Azaroak 29, ostirala
  • Komisarioa: Equipo Viphoto

ERAKUSKETAN ___

BESTE ERAKUSKETAK ___