Roberto Aguirrezabala ___

Gerraren museoa erakusketaren xedea Europak XX. mendean pairatu dituen gerrei buruzko hausnarketa egitea da

Narratzaile eta lekuko dira objektu historikoak, manipulatutako argazki eta agiri, eskultura eta marrazkiekin batera. Munduko bi gerrak eta Espainiako Gerra Zibilak kontzeptu berariazko eta teoria eztabaidatsuetatik abiatuta aztertzen dira, hain zuzen ere gerora etorritako belaunaldiek ere nekez bereganatzen dituzten teorietatik.

Azterlan horien artean daude, esaterako, Hannah Arendt-en gaizkiaren banalitatea, la autoritatearekiko obedientzia, Stanley Milgram-ek formulatu zuena Bigarren Mundu Gerraren ostean, Espainiako Gerra Zibilaren hastapenetako errepublikar bandoaren barneko liskarrak, metrailak aurpegi erabat desitxuratuko gueules cassées zirelakoak, edo Europa berriro ere gerrara kondenatu zuen Versaillesko Ituna, gerra aurrekoa baino are ankerrago batera.

Objektu historikoak eta argazki-lanak bitarte, XX. mendea gerra amaiezin gisa aurkezten zaigu. 1945etik aurrera, beste gerra baten beldurra pausatu zen gizartean, gerri betiereko batek hartu zuen dena. Gure geure patuarekiko adiskidetzea da, Nietzscheren amor fati delakoa, gaizkia bizitzaren osagai gisa onartzeko saioa. Munduaren amaierarik gabeko iragaitea, betiereko itzulera.

  • Inauguración: Sábado 30 de Noviembre
  • Comisariado: Equipo Viphoto

ERAKUSKETAN ___

BESTE ERAKUSKETAK ___